Gobierno Vasco

Ikasturte hasierako agurra

Kaixo Intxaurrondo Ikastolako ikasle, guraso eta langile guztiak:

 

ONGI ETORRI 16-17 IKASTURTERA!

 

Udako oporrak oso ondo pasa ondoren, berriz ere hemen gara ikasturte berri bati hasiera emateko eta, gure agurrik beroena guztioi zuzentzen badizuegu ere, bereziki agurtu nahi zaituztegu lehen aldiz gure ikastolara etorriko zaretenak.

 

Dagoeneko, irakasleak martxan jarri gara. Atsedena hartu ondoren, gure motxilak indar eta ilusioz beterik ekarri ditugu ikastolara. Ibilbide luzea dugu aurretik eta ibilbide hori guztion arteko elkar-laguntzarekin egitea espero dugu.

 

Datorren asteartean, irailaren 7an hasiko ditugu klaseak eta lehenengo aste horretan goizez bakarrik arituko gara eta 12tik aurrera, lanaldi osoa beteko dugu.

 

Beraz, datorren astearte arte, ongi izan

ZUZENDARITZA TALDEA

© Intxaurrondo Ikastola
Telefonoa: 943285110 | Telefonoa: 688804008 | Fax: 943297728 | 012367aa@hezkuntza.net intxaurrondofamiliak@gmail.com